Gasteizen egingo dute Euskal Herriko Emakume Pentsiodunen II. Asanblada
Azaroaren 18an Gasteizen, Ignacio Aldecoa Kultur Etxean, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko Emakumeen II. Asanblada egingo dute. Prekarietatea izango dute gai nagusi jardunaldian, «Prekarietaterik ez soldatetan ezta pentsioetan» lelopean.
Pentsiodunen Mugimenduko Emakumeen bozeramaileek gaur Gasteizen egindako agerraldian azaldu dutenez, prekarietatearen gaiari heldu diote «kezkagarritzat» dutelako langileak pentsiodunekin «aurrez aurre» jarri nahi izatea, bietan dagoelako prekarietate egoera.
«Emakume pentsiodun askok miseria-pentsioak kobratzen dituzte izan dituzten enplegu prekarioen ondorioz, soldata baxuen ondorioz, zaintzaren beharrak eragindako lanpostuak partzialki edo behin betiko uztearen ondorioz, eta askotan nahi gabe», azaldu dute. Alarguntza-pentsioa kobratzen duten emakumeak ere sarri egoera berean daudela gogorarazi dute.
Begirada jarri dute, gainera, etxeko langileen eta feminizatutako sektoreen egoeran. Salatu dute horiek jasaten duten lan-baldintzen prekarietatea eta diskriminazioa.
Pentsiodunen Mugimenduko Emakumeen Asanblada
2021eko azaroan egin zuten lehen asanblada Bilbon, «Gure eskubideen defentsaren alde» lemapean. Pentsiodunen mugimenduan emakumeek jokatzen duten paperaren aitortza eta emakume pentsiodunen berariazko problematiken eztabaida izan zituzten orduan ardatz.
Oraingoan, “Emakumea eta prekarietatea”, “Alarguntza-pentsioaren oraina eta geroa”, “Etxeko langileen eta emakume migratzaileen prekarietatea” eta “Prekarietatea lan feminizatuetan eta borroka arrakastatsuak” izango dira jorratuko diren gaiak.
Mobilizazioa lanabes
Egoera horren aurrean, Emakume Pentsiodunen II. Asanbladan berretsi nahi dute mobilizazioa izan dela eta izango dela «bermerik onena» pobreziaren mugaren azpitik dauden pentsioak egon ez daitezen eta soldatetan eta pentsioetan dagoen genero-arrakalarekin amaitzeko.
Horregatik, batzarra amaitzean, elkarretaratzea egingo dute Legebiltzarraren aurrean, azaroaren 18an.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!