Gasteiz Calling, punka ez da 80.hamarkadako kontua
Azaroaren 10ean eta 11n Europa eta Amerikako Estatu Batuetako osoko punk, rock eta hardcore zaleak batuko dira Iradier Arenan. Buzzcocks, Stiff Little Fingers, Sham 69, Sick of It all edo Madball taldeak dira esanguratsuenetako batzuk.
Hirugarren urtez jarraian, Gasteiz Calling ospatuko dute Arabako hiriburuan, Iradier Arenan. Antolatzaileen arabera, «aurreko edizioa baino bi aldiz bortitzagoa» izango da azaroaren 10ean eta 11n ospatuko den edizioa.
Punk rockaren eta hardocre musikaren topaleku izango da Gasteiz azaroko bigarren asteburuan. Izan ere, Gasteiz, Arabako, Euskal Herriko, Europako eta Amerikako Estatu Batuetako zale ugari bilduko dira 24 orduz musikaz gozatzeko.
Buzzcocks, Stiff Little Fingers, Sham 69, Sick of It all edo Madball dira urte honetako kartelaren talde potenteenetako batzuk.
Aurreko urteetan, irailean ospatu zuten Gasteiz Calling. Aurten aldiz, azarora aldatu dute festibala 20 talde pasatzeko oholtza gainetik. Gatillazo, Bad Religion, Pennywise, Gorilla Biscuits edo Toy Dolls bezalako taldeak egon dira aurreko edizioetan Gasteizen.
Ibilbide laburra dauka Gasteiz Callingek. Punkak, berriz, luzea. Ez da hil, argi eta garbi.
Kartela osorik
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!