Etxe bat Blackstone putre funtsak desalojatzeko arriskuan Gasteizen
Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak jakitera eman du Alde Zaharreko etxebizitza bat Blackstone putre funtsak "berehala" desalojatzeko arriskuan dagoela, urteetan hutsik egon eta alternatibarik ez zuten pertsonek okupatu eta birgaitu ostean.
Etxebizizaren jabetza Blackstone putre funtsaren eskuetan geratu zen hipoteka-egikaritze baten ostean eta, ondoren, urteak eman ditu hutsik eta baldintza kaskarretan. Etxebizitza Sindikatuak azaldu duenez, orduan, okupatu eta birgaitu egin zuten beste alternatibarik ez zuten pertsona talde batek.
Orain urtebete, Etxebizitza Sindikatuarekin antolatuta, negoziaketak hasi ziren jabearekin. «Eroskeria saiakera baten eta hainbat mehatxuren ostean», orain, bide judizialaren azken fasean daudela azaldu du sindikatuak eta emaitza, «segurtasun osoz», berehalako etxegabetze-agindua izango dela.
Putre funtsak
Krisi garaia bizi dugula ohartarazi du Etxebizitza Sindikatuak eta «etengabe erasotuak» direla langileen bizi-baldintzak. Etxebizitzaren alorra, testuinguru horretan, ondasun metaketa iturria da jabe txiki zein handientzako.
Egoera horretan ari dira putre funtsak ugaritzen. Korporazio horiek «arrisku handiko» hipotekak eta higiezinak erosten dituzte merke, saldu eta irabaziak lortzeko. Blackstone da espainiar Estatuan operatzen duen putre funtsik handienetako bat.
«Putre funtsek jabetza ugari metatzen dituzte, higiezinen merkatua eta etxebizitza arloko politikak baldintzatzeko gaitasuna lortuz», azaldu du Etxebizitza Sindikatuak.
Sindikatuak gogorarazi duenez, Estatu burgesari «mesede» egiten dion funtzio bat betetzen dute horrelako funtsek, etxegabetzeen «koste ekonomiko eta mediatikoak aurreztuz». Gainera, krisi garaietan «banku eta erakunde publikoentzat titulu arriskutsuak direnak» negozio iturri bihurtzen dituzte.
Etxebizitza-sistema eraldatzeko beharra
Etxebizitza-sistema osoa «berrantolatzeko» beharra aldarrikatu du Etxebizitza Sindikatuak: «etxebizitza-sistema sozialista berri bat», etxebizitza den oinarrizko ondasuna doakoa, kalitatezkoa eta unibertsala izango dena.
Norabide horretan jardun bitartean, gogorarazi dute, autodefentsaz egingo dietela aurre «jabe handi zein txikien erasoei».
🔷𝗔𝗗𝗜! 𝗦𝗶𝗻𝗱𝗶𝗸𝗮𝘁𝘂𝗮𝗿𝗲𝗻 𝗲𝘁𝘅𝗲 𝗯𝗮𝘁 𝗕𝗟𝗔𝗖𝗞𝗦𝗧𝗢𝗡𝗘 𝗽𝘂𝘁𝗿𝗲 𝗳𝘂𝗻𝘁𝘀𝗮𝗸 𝗱𝗲𝘀𝗮𝗹𝗼𝗷𝗮𝘁𝘂𝗮 𝗶𝘇𝗮𝘁𝗲𝗸𝗼 𝗮𝗿𝗿𝗶𝘀𝗸𝘂𝗮𝗻
🔵Putre funtsen aurrean, autodefentsa sozialista antolatu!
⬇️[Irakurketa📄] pic.twitter.com/gcrOAmbh7I
— Gasteizko Etxebizitza Sindikatua (@EtxeSindikatua) November 14, 2022
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!