Coronavirus gaitza kutsatu dio Ertzain batek Zaballako preso bati
Zaballako espetxeko preso batek Coronavirus gaitza harrapatu du bera zaintzeaz arduratzen zen Ertzain batek kutsatua. Covid 19aren hedapenaren aurrean presoengan eragin zuzena duten hainbat neurri hartu dituzte erakundeek, hala nola lokutorio bidez jasotzen ez diren gainerako bisitak debekatzea.
Naiz hedabideak zabaldu duen informazioaren arabera Zaballako espetxeko preso bat Covid-19 gaitzaz kutsatu da. Presoaren zaintza lanetaz arduratzen zen Ertzain batek kutzatu dio Coronavirusa, Txagorritxu ospitalean birusarekin kontaktuan egon ostean.
Asteburuan, lehenengo sintomak erakutsita ospitalera lekualdatua zuten presoa. Frogek Coronavirus gaitza konfirmatu dute eta isolamenduan ospitaleratuta jarraitzen du.
Presoa kutsatu duen Ertzainarekin harremana izan duten gainontzeko presoak behatzen ari dira orain gaitza gehiago ez hedatzeko helburuarekin.
Coronavirusaren aurkako neurriak espetxeetan
Espetxe-erakundeek Arabako presoen egunerokotasunean eragin zuzena dutena hainbat nuerri hartu dituzte Coronavirus gaitzaren hedapenaren harira. Presoek lokutorio bidezko bisitak jaso ahalko dituzte soilik, hau da, kristal bat tarteko jasotzen ditzuen komunikazioak. Ondorioz familia komunikazioak edota bis intimoak ukatuko zaizkie.
Gainera kartzeletara ezingo da “premia larrikoa” ez den kartzelaz-kanpoko langilerik sartu, tartean bolondres lanak egiten dituzten gobernuz kanpoko erakundeetako eta betselako elkarteetako kideak.
Euskal Preso Politikoek ere pairatuko dituzte Coronavirusaren aurrean hartutako neurri hauek izan ere Logroñoko eta Madrileko kartzelek Zaballan hartutako neurri berdinak jarraituko dituzte. Zaballan dauden EPPK-ko bi kideetaz eta Altsasuko gazteetaz gain, bost dira Logroñoko kartzelan dauden Euskal Presoak, beste hainbat Estremeran eta bakarra Valdemoron.
Aranjuezeko kartzela berrogeialdian jarraitzen du bertako funtzionaria batek Coronavirusa harrapatu ostean. Bi Euskal Preso Politiko eta hauen bi urteko alaba daude Aranjuezeko espetxean preso.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!