Beste bost euskal preso hurbilduko dituzte, haietako hiru arabarrak
Roberto Lebrero eta Iñaki Arakama Zaballara euskal herriratuko dituzte; Jose Mari Novoa Leonera hurbilduko dute.
Espainiako Barne Ministeritzak iragarri duenez, beste bost euskal preso politiko hurbilduko dituzte datozen egunetan, tartean hiru arabar:
- Iñaki Arakama Sevillatik Zaballara euskal herriratuko dute. 1997an atxilotu zuten Arakama eta 30 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Kondenaren hiru laurdenak 2021an bete zituen jada.
- Roberto Lebrero Burgosetik Zaballara euskal herriratuko dute. 2001ean atxilotu zuten eta 25 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. 2020ko uztailaren kondenaren hiru laurenak bete zituen.
- Jose Mari Novoa Murtziatik Leonera hurbilduko dute. 199an atxilotu zuten eta 30 urteko espetxe zigorra betetzen dago. Kondenaren hiru laurdenak 2022ko ekainean beteko ditu.
Horretaz gain, Beñat Aginagalde Jaenetik Palentziara lekualdatuko dute eta Iñaki Armendariz Zaballara euskal herriratuko dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!