Armairuetatik atera, gudu-zelaira salto egiteko
Stonewalleko istiluetatik 49 urte bete direnean, Ekainaren 28ko Koordinadoraren manifestazioa babestu dute ehunka lagunek Gasteizko kaleetan. «Ez gara ezkutatuko, Stonewalleko kideek utzitako lekukoari indarez helduta jarraitzen dugu».
49 urte bete dira Stonewalleko kideek autodefentsa baliatu zutenetik LTGBQI+ kolektiboaren eskubideengatik borrokatzeagatik. 49 urte ebranduago, ehundaka lagun atera dira Gasteizko kaleetara, Ekainaren 28ko koordinadorak deituta.
Asteetako lanketaren ostean, zutabe ezberdinak abiatu dira 20:00etako manifestazio bat egiteko: komunikabideena, presoena… Manifestazioan bertan, ekimen ezberdinak egon dira; tartean, eserialdia egin dute El Corte Ingles parean, «kapitalismo arrosa» salatzeko. Ertzaintzak dokumentazio eskatu dio antolatzaileetako bati, kaputxa jantzita zuten hainbat ekintzaileri ohartarazpen bat ematearekin batera.
Manifestazioaren amaieran, «autodefentsa gaur egun orduan bezain garrantzitsua» dela adierazi dute eta «orduan bezala borroka bizirik» dagoela aldarrikatu dute.
«Ez gara ezkutatuko»
Egun hau, «kaleetan, parkeetan, ikastetxeetan edo lantokietan presente gaudela» gogoratzeko baliatu dute: «Ez dugu atzera egingo gure eskubideen alde». Gainera, pertsona disidenteen aurka gorroto mezuak zabaltzen dituzten pertsonak, instituzio publiko eta pribatuak salatu dituzte modu publikoan: «Erasotzen gaituzte, ikusezintasunera behartuz».
Ez dute beldurrik eta argi eta garbi adierazi dute: «Ez gara ezkutatuko, Stonewalleko kideek utzitako lekukoari indarez helduta jarraitzen dugu». Norma eta armairuetatik atera, eta «gudu-zelaira» salto egiteko prest agertu dira koordinadoratik.
Argazkiak | Hala Klik
Hala Bideoko kideek Ekaianren 28ko koordinadorarekin egindako bideoa
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!