Argi gera dadila hau ez dela kapritxo bat
"Egoera honetara iritsi gara plantilla osoaren nazka mailagatik: gure lanaldiak ez betetzeagatik, autobusen baldintzengatik, berrikusi ez diren lineetako ordutegi irreal eta zaharkituengatik...". through Alea.eus
Tuvisako langileok ez dugu aldarrikatzen ari aspalditik eskatu ez den ezer, zerbitzuaren hobekuntza orokorra dakarren zerbait baizik, eta ez soilik gure lan baldintzekin lotutakoa. Ez dago zertan azaldu zer eskatzen dugun: egunez egun agerian geratzen da, ordutegiak betetzeko dugun estresa eta tentsioa edota zirkulatzeko erabiltzen ditugun ibilgailuak ikusita.
«Ez dago lan kudeaketa onik, ez dago baliabideen planifikaziorik, ezta baimen eta atseden egunena ere»
Udalaren partetik (Maider Etxebarria alkatearekin ez gara bildu oraindik) behin eta berriz errepikatzen ari dira udal hitzarmenik onena dugula. Ez da egia, eta, etengabe ez betetzeaz gain, zortzi urte daramatza iraungita. Egun osoa ematen dugu epaitegietan, hitzarmena ez betetzearen ondorioz. Ez dago lan kudeaketa onik, ez dago baliabideen planifikaziorik, ezta baimen eta atseden egunena ere; eta norbere eginbeharretarako baimenak ukatzen dira behin eta berriro.
«Hiru hilabeteko oporrak!», diote. Hori beste gezur bat da! Hilabeteko oporrak ditugu, gure hitzarmenak ezartzen duena. Jaiegunetan, larunbatetan eta zubietan egiten dugu lan, eta horren ondorioz metatutako atseden denbora dugu, dagokiguna. Gure lan egutegiak udaleko gainerako langileen ordu berberak ditu.
Argi gera dadila hau ez dela kapritxo bat. Egoera honetara iritsi gara plantilla osoaren nazka mailagatik: gure lanaldiak ez betetzeagatik (jardunaldi osoa zenbatuko duen erloju bat nahi dugu); autobusen baldintzengatik; berrikusi ez diren lineetako ordutegi irreal eta zaharkituengatik…
«Jardunaldi osoa zenbatuko duen erloju bat nahi dugu»
Gidarien %100ak grebarekin bat egin dutela ikustea besterik ez dago. Herritarrak engainatzen saiatzen ari diren arren, gure helburua osasuna, lan osasuna eta lan baldintzak hobetzea da. Zerbitzu hobe batek eragina du erabiltzaileenganako tratu hobean, maiztasun hobeetan…
Badakigu egoera honek eragozpenak sortu dizkiela erabiltzaileei, baina kontu honetan guztian ardurarik baldin badago, gerentziarena da, kudeaketa txarragatik, bai eta udalarena ere, negoziatu eta arrazoietan sartu nahi ez izateagatik.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!