AHTren aurkako oihuak Urkulluren aurrean
Iñigo Urkulluren egindako bisita baliatuz, Añanako zenbait kontzeju eta AHTrik Ez Lautada Plataforma bildu ziren atzo Ribabellosan, AHTren proiektuaren aurkako elkarretaratze zaratatsu batean. Ez zen tentsiorik egon, baina Ertzaintza kontzentratutakoen eta ordezkari instituzionalen artean jarri zen une batean.
Bi eskualdeetako bizilagunek euren ezinegona adierazi dute Euskal Y lotuko dituen Burgos-Gasteiz eta Iruñea-Gasteiz linien aurrean. Era berean, alternatibak daudela adierazi dute, batez ere, herriak eta hiriburuak lotuko dituen tren eredu bat sustatu nahi dutelako.
Urkulluren bisitak Gernikako Arbolaren kimu bat landatzea zuen helburu, baina kimua desagertu zenez, ekitaldi instituzionala atzeratu behar izan zen, beste bat ekarri arte. Lehendakariak bere haserrea erakutsi zuen Facebooken argitaratutako ohar baten bidez; kontzentratuei ‘intoleranteak’ deitzeaz gain, bere ustez, AHTren kontra manifestatzeko modu bakarra alegazioak aurkeztea da, eta inola ere ez ordezkari politikoen aurrean biltzea.
Kontzentrazioaren ostean, Añanako bizilagunek asanblada bat burutu zuten. Lehenik eta behin, kontzejuek aurkeztutako alegazioen inguruan hitz egin zuten. Geroago, ikuspegi ezberdinak islatu arren, Añanan AHTren aurkako plataforma eratzeko erabakia adostu zen. Plataformaren barruan hainbat lantalde egongo dira, eta bere helburua AHTren aurkako borroka gizarteratzea izango da.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!