Gazte Udaleku Feministak, irailaren 1etik 4ra «Ozaetako Sorgingunean»
Uztailaren 28an amaituko da izena emateko epea. Euskara hutsean izango dira Euskal Herriko neska gazteak bilduko dituzten udalekuak.
«Eraikuntza lanetan ari gara» dinamikaren baitan, neska gazte talde batek antolatzen jarraitu zuen, modu autonomoan. Irailaren 1ean hasiko diren udaleku hauek mota honetako lehenengo esperientzia izango dira eta helburuetako bat, denbora tarte batez elkarrekin espazio informal zein formalak elkarbanatzea izango da, «Ozaetako Sorgingunea» baliatuz horretarako. 100 neska gazte biltzea espero dute antolakuntzatik.
Gainera, beste helburu nagusietako bat, «aisia elkarbanatu eta modu ez formalean egoteaz gain, neska gazteon ahalduntze kolektibo zein pertsonala indartzea izango da», adierazi dute antolakuntzako neskek. Argi utzi nahi izan dute udaleku hauek neska gazte eta feministentzako izango direla, «garrantzitsua iruditzen zaigulako bai botere helduaren eta bai botere patriarkalaren aurrean guretzako segurua izango den espazio bat sortzea».
Metodologia, hizkuntza eta izen ematea
Metodologiari dagokionez, parte hartzailea, autogestionatua eta irekia izango da hau.
Udalekuak euskara hutsean egingo dituzte, aurrelanketa egin duten eta etorkizunean lanean egingo duten moduan: «Emakumeok bezala, gutxitua da herri honetan euskara, eta guk, euskaraz izan nahi dugu feminista».
Izena emateko epea uztailaren 28an amaituko da eta erantzuna uztailaren 31n jasoko dute izena eman dutenek. Lurraldetasuna eta beste hainbat ezaugarri hartuko dira kontutan onarpen zerrendetan eta kuota ezberdinak egongo dira langile eta langabetuentzako. Izena emateko: http://gazteudalekufeministak.eus/index.php/eman-izena/ . Edozein zalantza argitzeko ere email bat jarri dute martxan: gufkomunikazioa@gmail.com
Udalekuetako kartela
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!