24 orduko baraualdia egingo dute Gasteizen palestinar erresistentziaren alde
Elkartasun baraualdia egitera deitu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Euskal Herriko hainbat herritan urriaren 3tik 4ra. Egun osoko egitarauak antolatu dituzte baraualdiak iraun bitartean. Gasteizen Hala Bedi irratia bertan izango da zuzeneko berezia emititzen.
Urriaren 7an beteko da urtebete palestinar erresistentziak Israelgo estatu terroristaren hamarkadetako zapalkuntzari erantzuna eman zionetik. Geroztik Israelek azkenengo urteetan antolatu duen «erasoaldi kriminalenetako bat» jarri du martxan. Estatu sionistak 50.000 pertsona inguru erail ditu gutxienez urte beteko epean, horietatik 16.000 baino gehiago adin txikikoak.
Bilbon urriaren 5ean deitu den manifestazioaren harira, urriaren 3tik 4ra, 24 orduko elkartasun baraualdiak egingo dira Iruñean, Sakanan, Gasteizen, Donostian eta Bilbon, mobilizazio egun nazionala indartzeko asmoz. Egitarau ezberdinak antolatu dituzte bost guneotan. Gasteizen, General Loma plazan, jarduera hauek osatuko dute bi egunetako egitaraua:
Urriak 3 osteguna:
19:00 Elkartasun gunearen irekiera
19:15 Poesia errezitaldia Azpimarra irakurketa taldearen eskutik
20:30 Elkartasun argazkia eta kontzertuak: Libe eta Jon Basaguren, Magufada
Ondoren, baraualdia egiten dutenek Gaztetxean pasako dute gaua
Urriak 4 ostirala:
12:00 Hala Bediren zuzeneko irratsaioa
19:00 Baraualdiaren amaiera
20:30 Propaganda banaketa
Urriak 5 larunbata:
10:00 Autobusa Amerika Latinako aparkalekutik
12:00 Bilbon manifestazio nazionala Jesusen Bihotzetik
Urrats handiago baten bila
Manifestazio nazionalaren atarian, duela ia urtebete Bilbon egin zuten manifestazioa erreferetziatzat hartuz, urriaren 5ean izango den bat egite nazional berriaren bidez, «Bizkaiko hiriburuko kaleetan eman genuen urrats hori indar handiagoz emateko hautua» hartu dutela adierazi dute Palestinarekin Elkartasuna Plataforma osatzen duten eragileek. Testuinguru honetan, elkartasun baraualdi honetan «indarrak batu» eta «kontzientziak astintzeko» aukera ikusi dute, baita «Israelen proiektu sionista desnormalizatu, borrokatu eta boikotatzeko ere». Estatu terroristaren babesleak eta konplizeak ere seinalatuko dituzte. Urriaren 5 honetan Euskal Herriko «eztarriak elkartu eta erantzun indartsu bat plazaratzea» dute helburu.
Bilbora joateko autobuseko tiketa erosi daiteke Kutxiko Elizondo eta Hala Bedi tabernetan, Andagoyan (Koroatzea) eta Lorategin (Aranbizkarra). 10:00etan aterako da Amerika Latina ondoko aparkalekutik.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!