17 kamera jarriko dituzte Gasteizko erdigunean, adimen artifizialekoak
Kontrol sozialerako teknologiek presentia gero eta handiagoa dute Gasteizen, Udalaren ekimenez. Zabalgunean eta Alde Zaharrean bideobigilantziako 17 kamera berri jarriko ditu Udalak udatik aurrera. Adimen artifizialarekin funtzionatuko dute eta "delituak denbora errealean detektatzeko" balioko dute.
Kontrol sozialerako teknologiek presentia gero eta handiagoa dute Gasteizen, Udalaren ekimenez. Zabalgunean eta Alde Zaharrean bideobigilantziako 17 kamera berri jarriko ditu Udalak udatik aurrera, El Correok jakinarazi duenez. Adimen artifizialarekin funtzionatuko dute eta «delituak denbora errealean detektatzeko» balioko dute.
Horretaz gain, «objektuak, pertsonak eta ibilgailuak» identifikatu ahal izango dituzte kamerek, teknologia «puntakoenak» erabiliz. Gainera, ohiko kamerek ez bezala, 360ºko ikuseremua izango dute eta denbora errealean bidaliko dute informazioa. Helburuetako bat poliziaren interbentzioak azkarragoak izatea da.
Ez dira Gasteizen jarriko dituzten lehen bideobigilantziako kamerak, hiriko gune ugaritan daude. Udalaren erabaki honek, baina, proiektu jakin bat uzten du agerian: kontrola areagotzea gune zehatz batzuetan, zentrikoak eta turistikoak diren horietan, batez ere.
Arestian aipatutako egunkariak esan duenez, Andra Mari Zuriaren enparantzan, Plaza Berrian, San Frantzisko aldapan eta inguruko kaleetan jarriko dituzte kamera berriak.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!