150 Gramo jaialdia ospatuko da Montehermoson abenduaren 27tik 29ra bitartean
Abenduaren 27tik 29ra bitartean, Gasteizko Montehermoso Kulturuneak 150 Gramo jaialdiaren XI. edizioa jasoko du. Arte eszenikoetako lan laburrak eskainiko dituzte jaialdian: antzerkia, dantza, performanceak, instalazioak eta dokumentalak, besteak beste.
Gasteizko El Mono Habitado eta Pez Limbo konpainiek antolatzen dute ekitaldia.
Aurtengo edizioko egitaraua abenduaren 27an, asteartean, hasiko da Kepler ekoizpen-etxearen ‘Estación recuerdo’ lanarekin, Colectivo Mostrenkoren ‘Raska Nazka’ lanarekin, Mari Paula eta Jaime Peñaren ‘EN’ekin, eta AmaHiruren “Gaizki” lanarekin.
Asteazkenean, abenduaren 28an, programa Ékoma Teatroren ‘Una comedia de estos tiempos’ lanak hasiko du. Jarraian, Iara Solano eta Sleepwalk Collectiveren ‘Actos reflejos’ iritsiko da, gero Collectif Troikaren ‘See-Saw’ eta, amaitzeko, Eva Alonso Martínezen ‘Sobre volar’.
Eta, amaitzeko, ostegunean, abenduaren 29an: Gata de Plataren ‘Ánima’, Infierno Produccionesen ‘El Retrete’, Lucía Maroteren ‘El pie’ eta Pez Limboren ‘Daisy Crazy’.
Sarrerak eskuratzeko
Atzo jarri zituzten abonamenduak salgai abonos150gr@gmail.com e-mailaren bidez. Egun bateko abonamenduaren prezioa 12 eurokoa da, eta abonamendu osoarena 30 eurokoa.
Sarrerak (ikuskizun bakoitzaren prezioa 4 eurokoa izango da) Montehermoso Kulturunean egongo dira salgai abenduaren 21, 22 eta 23an, 18:00etatik 20:30era, eta astelehenean, abenduaren 26an, 12:00etatik 14:00etara, eta 18:00etatik 20:30era.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!