Ertzaintzak Gasteizko Kanpusean kargatu du, hainbat ikasle identifikatuz
Ikasle Abertzaleek deituta, manifestazioa burutu dute Gasteizko Kanpusean Martxoaren 3ko sarraskia salatzeko. Manifestazioa amaitzen zegoela, Ertzaintzak kanpusean kargatu du eta fakultatean sartu da -nahiz eta bertan sartzeko baimenik ez izan-, hainbat lagun identifikatuz.
Elurretatik hasi den manifestazioan, 1976an eraildako bost langileen argazkiak eraman dituzte ikasleek, “Oroimena eta borroka. Garaipenera arte” irakur zitekeen pankarta batekin.
Behin manifestazioa amaituta, eta Ertzaintzaren jarrera ikusita, ikasleak Letretako fakultateko patioan sartu dira. Izan ere, bertan ezin da Ertzaintza sartu. Hala ere, kanpotik, ertzainek ateratzeko deia egin diete: “Salir aquí si tenéis huevos. Os vamos a reventar. Que valientes ahí escondidos”, esan dietela adierazi dio ikasle batek Hala Bediri.
Horren ostean, Ertzaintza fakultateko patioan sartu da, nahiz eta ezin diren bertan sartu. Kargatu dute eta ikasle gehiago identifikatu dituzte. Are gehiago, “Ertzaintzaren bortizkeria ikusita, fakultate barruan sartu gara”. Behin barruan, Ertzaintza ere barrura sartu da. “Oso bortizki aritu dira”, azpimarratu dute. Datuen arabera, guztira lau ikasle identifikatu dituzte.
Ikasleek agerraldia egingo dute 18:30ean Gasteizko Gaztetxean.
Ertzaintza Letretako Fakultateko patioan eta fakultatean bertan sartu da, nahiz eta horretarako baimenik ez izan https://t.co/Xp61cBBCLD pic.twitter.com/3gDhfeKck0
— Hala Bedi (@halabedi) March 1, 2018
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!