Errepidea moztu dute Gasteizen, Altsasuko gazteen askatasuna eskatzeko
Altsasuko gazteen aurkako sententzia eta azken egunetako atxiloketak salatu dituzte 20 gazte inguruk Gasteizko Frantzia kaleko errepidea moztuz ekainaren 7ko arratsaldean. Ernai Gasteizek eman du ekimenaren berri; gazte antolakundeak, antzeko ekimena egin du goizean Bilbon.
Zortzi gazteei, guztira 75 urteko espetxe zigorrak ezarri dizkiete: 13 urte Oihan Arnanz eta Iñaki Abadi, 12 urte Jokin Unamuno eta Adur Ramírez de Aldari, Jon Ander Cobi 10 urtekoa, Julen Goikoetxea eta Aratz Urrizolari 9 urteko zigorrak, eta Ainara Urkijori 2 urteko zigorra.
Guztiak, Urkijo salbu, espetxean daude asteartean Guardia Zibilak hauetako lau gazte atxilotu eta gero.
Ekainaren 16an, manifestazio nazionala deitu dute Iruñean. Gasteiztik bertaratzeko autobus tiketak ohiko lekuetan daude salgai.
Laudion ere
Aiaraldean ere, gazte talde batek errepidea moztu du, Guardia Zibilaren kuartelaren aurrean elkartasuna adierazteko espetxeratuei eta Altsasuko herriari.
- Altsasuko gazteen aurkako sententziari erantzun zabala
- Injustiziaren salaketa, kuartel atariraino
- Altsasuko Gurasoak participará en la cadena humana del domingo en la entrada de Gasteiz
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!