Errekaleor eta Gasteizko Udalaren arteko elkarrizketa sustatzeko idazkia plazaratu dute
“Errekaleor Gasteizko auzo historikoa da, gasteiztar askoren oroimen bizia, hiriaren ondarea. Horregatik, adierazpen hau sinatzen dugunok Errekaleorreko auzia hitzen bidez konpondu dadin eskatzen dugu. Dei egiten diegu Gasteizko udal gobernuari -eraikinak Gasteizko udalak erosi baitzuen- eta bertan bizi direnei elkarrizketari bidea emateko.
Gure hirian, maiz, jakin izan dugu ezberdinen artean elkarrizketa, tolerantzia eta elkarbizitza sortzen. Hiri eredu hori aldarrikatu nahi dugu berriz ere”
Jardunaldi antifaxistak
Faxismoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren kontestuan, Errekaleorren hauei aurre egiteko jardunaldiak ospatuko dituzte apirileko lehenengo asteburuan.
Apirilaren 5etik 7ra bitartean dozena bat ekimen egongo dira auzo askean. Ziakhus, Menina Aroutada, hitzaldiak, autodefentsa tailerra… egongo dira faxismoaren aurkako jardunaldietan.
Gainera, Valtonyc abeslaria ere bertan egongo da. Espainiako Auzitegi Gorenak otsaila amaieran berretsi zuen Josep Miquel Arenas Beltrán ‘Valtonyc’ rap-kantariaren aurkako epaia: hiru urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra. Espetxeratzeko aginduaren zain dagoen bitartean, mallorcarrak uko egin dio zigorra laburtzeko indultuari eta El Reincident lana publikatuz erantzun dio Espainiako Justiziari.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!