Enpresekin akordioa erdietsita, bertan behera utzi dute greba deialdia kirol jardueretako langileek
Arabako kirol jardueretako langileen asanblada enpresekin bildu da eta horiek egindako proposamena onartzea erabaki du. Hortaz, bertan behera utzi dute maiatzaren 10etik 14ra egindako greba deialdia.
Maiatzaren 3an, joan den astertean, eman zuten jakitera Arabako kirol jardueretako langileen ordezkariek grebara joko zutela bost egunez, lan hitzarmen duina erdieste aldera. Maiatzaren 10ean ziren grebari hasiera ematekoak, baina aurreko egunean enpresekin bildu ostean, horien proposamena ontzat eman du langileen asanbladak eta, horrenbestez, bertan behera utzi dute greba deialdia.
Bi urte daramate Arabako kirol-jardueren sektoreko langileek hitzarmenik gabe, eta denbora guzti horretan bilera eta mobilizazio ugari burutu diren arren, langileek azaldu dute ez dutela lortu «enpresek lan-baldintzak duintzeko plantillen eskaera nagusiei jaramonik egitea».
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!