Enpresa bati espedientea ireki dio URA Agentziak isurketa baten ondorioz
Astelehenean arratsaldez jazo zen isurketa. Ez da arrainik hil. URA Agentziak espedientea ireki du gertatutakoaren nondik norakoak ikertzeko.
URA Agentziak esku hartu behar izan zuen astelehenean, isurketa gertatu baitzen Laudio eta Areta artean. Enpresa bat izan zen kutsaduraren jatorria eta, antza, faktoriak eman zuen horren berri.
Dirudienez, biltegi batean egon zen arazoa, eta enpresak berehala hartu zituen neurriak garbitzeko eta kutsadura mugatzeko.
Hala eta guztiz ere, protokoloa jarraiki, URA Agentziak espedientea ireki du eta ikuskaria bertaratuko da enpresara ikertzera. Printzipioz, kalterik ez da egon Nerbioi ibaiko landaredian eta animaliengan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!