Enegas enpresako zuzendaritzako kide batek Araban lur azpiko gasa esploratzeko exijitu du: “Qué cojones debate: exploremos de una puñetera vez eso que tenemos debajo, joder”
Enegas enpresako zuzendaritzako kide eta Bizkaiko Badia Gasako presidentea da Juan Andrés Díez de Ulzurrun. Gas naturala, geopolitika eta lehiakortasuna izeneko hitzaldian, Bilboko Merkataritza Ganberan, Subijako gasaren prospekzioa “berpizteko” exijitu du, hautsak harrotu dituzten hitzekin: “Hay gente que dice, resucitemos el debate, y yo me atrevo a decir: qué cojones debate: exploremos de una puñetera vez eso que tenemos debajo, joder”.
Polemika sortu dute Enegaseko karguaren adierazpenek, eta enpresak ohar bidez komunikatu du “modu pertsonalean hitz egin duela”, ez dela “konpainiaren bozeramaile autorizatua” eta “bere hitzek ez dutela inola ere Enagasen jarrera ordezkatzen”. Gas arloko enpresa handienetakoa da Enegas Espainiar estatuan: IBEX 35eko kide da eta Gaviota gas plataformaren jabea, besteak beste.
Eusko Jaurlaritzak eta Sociedad de Hidrocarburos de Euskadi S.A.-k (SHESA) zuten Araban gasa ustiatzeko proiektua. Horretarako Subijanako Armentia-2 putzuan prospekzioak egin nahi zuten aurretik.
Arabako gas esplorazioen proiektua geldituta dago 2020ko abenduan Gasteizko Udalak baimena ukatu zuenetik, hirigintza planarekin bateragarria ez zelako, eta debekatu egiten dituelako ustiaketa berriak Espainiako Gobernuak onarturiko Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren Legeak. Lege hori onartuta, ezin da hidrokarburoak esplotatzeko edo ustiatzeko jarduerarik egin, ez lurrean ez itsasoan. Hala ere, Jaurlaritzak helegitea du jarria erabaki horren aurka.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!