TIRA jaialdiaren hirugarren edizioa ospatuko dute larunbatean
Elikadura eta etxebizitza egituren aldeko jaialdia ospatuko dute maiatzaren 11an, Auzoan Bizi eta Herrizoma eragileek antolatuta. Hitzaldiak, bazkaria eta ikuskizunak izango dira Kordan eta gaztetxean.
Udaberriaren batera, herri egituren aldeko jaialdia antolatu dute aurten ere Auzoan Bizi etxebizitza sareak eta Herrizoma elikadura sareak. TIRA jaialdiaren hirugarren edizioa da aurtengoa. Maiatzaren 11an ospatuko da, larunbatarekin, Gasteizko Korda espazioan eta gaztetxean, egun osoan zehar.
Goizeko 12:00etan hasiko da programazioa Kordan, Pinto kaleko 51.ean. “Zer gertatzen da Berakahn?” hitzaldia emango dute. Ondoren, Mejillon tigre-ren eskutik, hitz esan errezitaldia eta marianitara egongo dira.
15:00etan bazkaltzeko aukera egongo da gaztetxean (Txapelarri tabernan daude salgai tiketak). Arratsaldean musika eta kontzertuak San Markos kantoian: Tira musika jartzaileak, Joni Txintxes eta Billy Ladilla.
Bukatzeko, dancehall gaua eta musika egongo da gaztetxean 20.30etatik aurrera.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!