Martxan dago Errigoraren kanpaina berria
Saski beltz originala, produktu ekologikoak bakarrik dauzkan saski berdea edo gabonetako produktuen saski txuria aukeran.
Urriaren 30ean indarrean jarri zen Errigoraren kanpaina berria. Hiru saski ezberdin eta beste berritasun bat, Agerraldia. Nafarroa erdialde eta hegoaldeko euskalduntzeari laguntza emateko beste tresna bat izango da, orain arte bertan lanean ari diren eragileekin elkarlanean.
Iker Ajuriagerra Errigorako kidea izan dugu gaur Hizpidean, eta kanpainaren hasiera eta Agerraldia proiektu berri honi buruz hitz egin digu.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!