Kafe dekoloniala, mugimendu sozialez eta dekolonialitateaz solasteko
Hegoak plataformak antolatu du ekimena Gasteiz Txiki elkartean, urriaren 10ean.
Elkarrizketa eta eztabaida saioa antolatu du Hegoak plataformak datorren ostegunean, urriak 10, Gasteiz Txiki elkartean, arratsaldeko 18.00etan.
World-kafe metodologia erabiliz hiru mahaitan txandakatuko dira bertaratzen diren lagunak, eta hiru gai hauek izango dira hizpide: neokolonialismoa eta dekolonialismoa, mugimendu sozialak, eta Hegoaken zereginak.
Musika emanaldia eta pikoteoa ere egongo dira.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!