Ion Andari ongi etorri herrikoia
Aurreko ostiralean, Ion Anda preso ohiari ongi etorria eman zitzaion Gasteizen. Alde Zaharreko Faroloiaren plazan, 500 bat herrikideren elkartasuna jaso du. 2009ko azaroan gazteri independentistaren aurkako makro operazio baten guardia zibilak atxolitu zuen Ion. Operazio hartan 34 gazte atxilotu zituen guardia zibilak eta polizia nazionalak eta haietako askok tortura salaketak egin zituzten. Ion pasa den otsailean askatu zuten Aranjuezeko espetxetik.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!