Ikasgela hutsak berriz ere, DBH 4.mailako errebalidari planto egiteko
Ikasgelak hutsik, ikasleak, irakasleak eta gurasoak kalean kartelekin, pankartak… Ohikoa bilakatzen ari den irudia errepikatu da Gasteizko Lakua, Ekialde eta Unamuno institutuetan. Maiatzaren 18an zen egitekoa DBH 4.mailan egiten den errebalida, baina Gasteizko Hezkuntza Plataformen Topaguneko kideek planto egiteko deia zuten.
Aiaraldean ere, Amurrioko Zaraobe Institutuan ikasleen %100ak egin du planto eta manifestazioa egin dute 10:30ean. Laudion, berriz, bertako ikastolako ikasle guztiek ere planto egin dute.
Institutu hauetan, ikasleek planto egin dute, irakasle eta gurasoen babesarekin. Planto hauekin, “ebaluazio propioak” aldarrikatu dituzte Hezkuntza Plataformen Topagunetik, kalifikazio sistema hau “inpoatutakoa” dela salatuz. Gainera, prozesu guztian zehar bezala, lau salaketa nagusi eman dituzte jakitera:
- “Zailtasun handia” dagoela nabarmendu dute, informazioa jaso eta trukatzeko batez ere.
- Ikuskari batzuen aldetik jarraipen estu eta zorrotza egiten ari diete langileei eta zuzendaritzako kideei, “kolaborazio” jarrera eskatzen eta “behartuta” daudela gogoratzen, funtzionarioak baitira.
- Familiei informazioa ukatzen edo berandu ematen ari zaiela ohartarazi dute Topaguneko kideek.
- “Berriro sekretismoa, partaidetza eza, inposizioa…”, salatu dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!