Greba mugagabea abiatu du Arabako kirol-jardueren sektoreak
Azken hilabeteetan burututako lanuzteen ostean Gasteizko Udala bere horretan mantendu da eta entzungor egin die sektoreko langileen aldarrikapenei. Langileek bizi duten egoeraren aurrean "berehalako konponbidea" aldarrikatu dute. Gaur 12:00etan elkarretaratzea burutuko dute.
Greba mugagabearen lehenengo eguna dute gaur, irailak 1, Gasteizko gizarte etxeetako sorosle eta begiraleek. Azken hilabetean hainbat lanuzte burutu dituzte sektoreak bizi dituen murrizketak eta prekarizazio egoera salatu eta instalazioen irekiera protokoloa martxan jartzea exijituz.
Iragan abuztuaren 20an, bertan behera utzi zituzten mobilizazioak Udalarekin, ustez, akordio bat lortu ostean. Gasteizko Udalak eta instalazioen enpresa kudeatzaileak, ordea, ez dituzte iragarritako neurriak bete. Langileek azaldutakoaren arabera “Udaletik ez dira enpresarekin harremanetan jarri irekiera-protokoloak bidaltzeko”. Sorosle eta begiraleen hitzetan Gasteizko Udalak “are gehiago berotu du gatazka bere ekintzekin”.
Greba mugagabea martxan
Gaurdanik abian dagoen greba mugagabearen ondorioak agerikoak dira Gasteizko kirol instalazio desberdinetan eta Mendizorrotza eta Gamarrako igerilekuek ez dituzte ateak ireki. langileek elkarretaratzea egingo dute gaur, eguerdiko 12.00etan, Udaletxearen aurrean.
Iparralde, Aldabe, San Andres…
Borrokak ez du etenik!#AyuntamientoCulpable pic.twitter.com/g6LzWCBj1s— ActDeportivasEnLucha (@act_sos) September 1, 2020
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!