Kalera irten dira Osakidetzaren menpeko zentroetako garbitzaileek
Gehiengo sindikalak deituta, lan-baldintza duinen aldeko mobilizazioei segida eman diete gaurko grebarekin. Hiru urte daramatzate Hitzarmen Kolektiboa berritzeko negoziaketekin
“Funtsezkoak bagara, lan-baldintza duinak nahi ditugu”. Urteak daramatzate aldarrikapen honekin Osakidetzaren menpeko zentro ezberdinetako garbitzaileak. Azken urteetan negoziaketak indartu arren, enpresekin akordioa lortu orduz, negoziazioak blokeatuta jarraitzen du eta egun ez dago aurrerapausorik.
Aldarrikapen nagusien artean daude: 2012ko lanbide-karrerarako sarbidea (1); lanpostu hutsen estaldura arautzea, lankideak lanaldi partzialekin kondenatzea saihestuz (2); txanda-kontratuari lotutako erretiro partziala hartzea (3); plantillen gaineko akordioak ezartzea (4); absentziak ordeztea (oporrak, lizentziak) lan-kargak saihestuz (5); lantokietan segurtasuna eta norbanakoen osasun babesteko ekipamenduak entregatzea (6); eta enplegua bermatzea zerbitzuaren publifikatuz (7).
Mobilizazio handiak maiatzaren hasieratik
Mobilizazioak maiatzaren 6an hasi ziren, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ospitale guztietan elkarretaratzeak eginez. Orduz geroztik mobilizazio ezberdinek jarraitu dute. Baina erantzunik jaso ez dutenez, gaurkoan greba-eguna izan dute, non, salatu dutenez, erabat baldintzatuta egongo da Eusko Jaurlaritzak %100eko gutxieneko zerbitzuak ezartzen dituelako. Aldarrikapenak indarrean jarraitzen dutenez, batasun sindikalak (ELA – LAB – UGT – CCOO – ESK) mobilizatzen jarraituko dutela iragarri dute
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!