"Gure guneak gal ez ditzagun, gaztetxeak defendatzeko hautua egin behar dugu, hauen gaineko kontrola eta erabilera bermatu ahal izateko". Horretarako, Gaztetxeak elkarreteratzera deitu du.
Gasteizko Gaztetxeak azken hilabeteotan eta “covidaren aitzakiapean” pairatu dituzten “eraso polizialak (isunak, identifikazioak, zelata konstantea…), kriminalizazioa eta ziurgabetasun orokorra salatu du. Gainera, “gaztetxe eta gune autogestionatuak itxita mantentzea bilatzen duten zentzu gabeko neurri eta politika instituzionalak” ere seinalatu nahi dituzte. Izan ere, pasa den larunbatean poliziak kide batzuk identifikatu zituen Gaztetxean, berriz ere espazioan egotea debekatuz.
Hortaz, eta “gure guneak gal ez ditzagun, gaztetxeak defendatzeko hautua egin behar dugu, hauen gaineko kontrola eta erabilera bermatu ahal izateko”. Horretarako, Gaztetxeak elkarretaratzea deitu eta bukatzeko, gune autogestionatuen eta okupazioaren aldarrikapenak kalera aterako dituen manifestazioan “Lehertu Gasteiz” parte hartzeko gonbidapena luzatu dute.
Elkarretaratzea: Maiatzak 12, asteazkena, 19:00etan Plaza Berrian
Manifestazioa: Maiatzak 15, larunbata, 18:00etan Virgen Blanca Plazatik
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!