Garraiolari bat hil da Araban, 24 orduan bigarrena
Goizaldeko 02:15etan, AP-1 errepidean izan da istripua, Ribabellosan, Eibarko noranzkoan. Ibilgailua bidetik irten eta troka batetik behera erori da, eta barruan harrapatuta geratu da garraiolaria. Suhiltzaileek egin dituzte erreskate lanak, baina hilik zegoen gizona ibilgailutik atera dutenerako.
Atzo goizean, AP-68 autobidean, Zanbrana aldean, kamioilari batek bizia galdu zuen goizeko 7:00ak inguruan. Ibilgailua errepidetik irten zen kasu horretan ere.
LAB sindikatuaren datuen arabera, aurten Hego Euskal Herrian lan istripuan hil den 17. pertsona da; horietatik bost izan dira Araban. Iaz 11 garraiolari hil ziren Euskal Herrian lan istripuetan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!