Ekainaren 11an jokatuko da Arabako Bertsolari Txapelketaren finala
Hauek dira parte hartuko duten bertsolariak: Manex Agirre, Oihane Perea, Iñaki Viñaspre, Peru Abarrategi, Paula Amilburu eta Xabi Igoa.
Arabako Bertsolari Txapelketaren XV. edizioa da aurtengoa. Apirilaren 30ean ekin zieten kanporaketei, eta azken finalerdiak amaituta, erabakita dago jada zein izango diren finalean izango diren bertsolariak: Manex Agirre eta Oihane Perea, finalerdietako txapeldunez gain, Iñaki Viñaspre, Peru Abarrategi, Paula Amilburu eta Xabi Igoak jokatuko dute azken saioa.
Ekainaren 11an egingo da finaleko saioa Gasteizko Europa Biltzar Jauregian, Maria de Maeztu auditorioan, arratsaldeko 17:30etan.
Aintzane Irazusta Arzallus eta Arantxa Sobrino Lasa izago dira gai jartzaile, eta 13na bertso puntuagarri kantatuko dituzte bertsolariek.
Sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean erosi daitezke aurretiaz.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!