Ekainaren 10eko giza-katearen simulakroa egin dute
Gure Esku Dagok antolatutako giza-kateak Gasteiz eta Donostia lotuko ditu ekainaren 10ean: Euskal Herrian inoiz egin den mobilizaziorik handiena izatea espero dute antolatzaileek. Gasteizko kilometroak betetzeko 5.000 gasteiztar dira beharrezkoak.
Ekainaren 10eko giza-kateari begira, simulakroa egin dute Gasteizen dagoen Legebiltzarrean. Donostian hasi eta Gasteizen amaituko da giza katea eta “Euskal Herrian inoiz egin den mobilizaziorik handiena” izango da.
Gure Esku Dago Gasteizek ekainaren 10era bitartean hiriburuan aurrera eramango duen plangintza aurkeztu zuen duela hilabete bat. Zehaztu zutenez, Gasteizko kilometroak betetzeko, 5.000 lagun behar direla azpimarratu zute. Horretarako prozedura, izena emateko alegia, erraza da: izena eman eta bost euroren truke zapi jasoko da. “Ziur gaude erronka beteko dugula”, adierazi zute.
“Herri bat gara eta erabakitzeko eskubidea dugu. Horregatik, ekainaren 10ean berriro egingo dugu”, esan zuten parte hartzaile batean. Etorkizunari “eskua emateko” erronka beharrezkoa dela uste dute eta ekainaren 10a horretarako aukera izango dela zehaztu dute.
Laudio, Amurrio, Murgia…
Horretaz gain, Arabako beste zenbait herri zeharkatuko ditu giza kateak: Laudio, Amurrio eta Murgia, besteak beste. Antolatzaileek adierazi dutenez, 100.000 lagun baino gehiago beharko dira ibilbidea osatzeko. izan ere, 2014ko giza kateak 150.000 lagun batu zituen 123 kilometroko ibilbidean. Aurtengo erronka, beraz, zailagoa izango da eta Arabak paper garrantzitsua izango du.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!