Azken erailketa matxistaren gaitzespena kalera, berriz ere
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deituta, elkarretaratzea egin dute astelehenean Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plazan. Aurreko asteazken gauean, irailaren 13an, emakume bat hilik aurkitu zuten Uztaritzen, Lapurdin. Bortizki jipoituta agertu zen emaztearen hilotza, kolpeen ondorioz aurpegia handituta zuela. 23 urte zituen, eta haurdun zegoen, zortzigarren hilabetean. Mugimendu Feministak, Gasteizen ez ezik, Hego Euskal Herriko beste hainbat hiriburutan egingo ditu elkarretaratzeak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!