ARGAZKI GALERIA | Errekaleor, mila koloretako auzoa
Dozenaka muralek janzten dituzte Errekaleor auzo askeko paretak. Konfinamendu garai hauetan auzotik paseatzea ezinezkoa bada ere Errekaleorreko kideek artelan erraldoiak bisitatzeko aukera jarri dute eskura.
Euskal Herritik zein munduko beste hamaika txokotatik etorritako artistek dozenaka mural osatu dituzte Errekaleorreko etxebizitzetako paretetan. Konfinamendu garaian auzotik paseatzea ezinezkoa bada ere artelan guzti horiek bisitatzeko aukera zabaldu dute auzoko lagunek mural guztien argazkiak sareratuz.
Oraindik ez dituzula Errekaleorreko muralak ezagutzen?🧐 Momentuz ezin zarenez paseoan etorri, hari honetan ikus ditzakezu 🦠😎🎨👇
¿Todavía no conoces los murales de Errekaleor?🧐 Ya que todavía no puedes venir de paseo, en este hilo puedes verlos 🦠😎🎨👇 pic.twitter.com/DPXLknjP1C
— Errekaleor Bizirik! (@Errekaleor) April 27, 2020
Duela hilabete gutxi berritua izan den “ongi etorri” muralak eman zion hasiera auzo askea aire zabaleko museo bat bilakatuko zuten mural erraldoien segidari. Ordutik, orotarikoak izan dira Errekaleorreko hormek hartu dituzten obrak.
Argazki galeria
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!