[Hala Bideo] Elkartasun jaialdia Gasteizko Gaztetxean: Isunen Aurkako Babesa eta Borroka
Apirilaren 6an, Gasteizko Gaztetxeak elkartasun jaialdi bat hartuko du, Zaballako espetxera egindako martxaren ondorioz jasotako isunei aurre egiteko dirua biltzeko asmoz.
Jardun antolakundeak sustatutako ekimen honek, komunitatearen babesa bildu nahi du isunak jaso dituzten militanteentzat. Egun osoan zehar, hainbat ekintza egongo dira Auzolana pilotalekuan, tartean herri kirolak, bazkari herrikoia eta zuzeneko musika emanaldiak.
Arratsaldean, Paul Casal-en akustikoa eta Belada Borroka Ikuskizuna izango dira, eta gaua kontzertuekin amaituko da Gaztetxean. Sarrerak 5 euroko prezioan izango dira, eta bertan Edu Zardoya, Perlata, Sustrai Berriak eta Villatek arituko dira.
Antolatzaileek azpimarratu dutenez, ekitaldi honek ez du soilik laguntza ekonomikoa biltzeko helburua, baizik eta elkarrekiko babesa eta borroka kolektiboa sustatzeko espazio bat ere izan nahi du.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!