[:es]Elkarretaratzeak egingo dituzte Patxi Ruiz euskal presoari babesa adierazteko
[:es]Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako mugimenduak elkarretaratzeak deitu ditu gaur arratsaldean Gasteizen eta Legution. Bost egun beteko ditu gaur Patxi Ruiz euskal preso politikoak gose eta egarri greban Murtzia II espetxeko zuzendaritzaren jarrera salatzeko helburuarekin.
[:es]Astelehenean ekin zion Patxi Ruiz euskal preso politikoak gose eta egarri grebari, Murtzia II espetxean. Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako mugimenduko kideek azaldu duten bezala, Covid-19ak espetxeetan sortutako egoera salatzeko presoek egindako mobilizazio baten ostean espetxeko zuzendariaren mehatxuak jaso zituen Ruizek. Grebari ekin aurretik ebakiak egin zitun besoetan euskal presoak eta erizaindegian artatua izan zen.
Aurretik ere salatu izan ditu mehatxuak eta erasoak Patxi Ruizek Murtzia II espetxeko zuzendaritzaren partetik.
Elkarretaratzeak Gasteiz eta Legution
Gasteizko Andra Mari Zuriaren Plazan eta Legutioko plazan elkarretaratzeak egingo dituzte Patxi Ruizi babesa adierazteko. Arratsaldeko 20:30etan burutuko dituzte mobilizazioak eta deitzaileek osasun segurtasun neurriak betetzea eskatu dute, bi metroko tartea utziz eta maskarilla erabiliz.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
