Elkarretaratzea egin dute Gasteizen, Turkiak Kurdistanen aurka egindako erasoen aurrean elkartasuna adierazteko
Pasa den azaroaren 20an, gauerdian, Rojavako posizio militar eta zibilak bonbardatzen hasi zen Turkia, eta elkarretaratzea egin dute Gasteizen erasoaldia salatzeko.
Erdoganen “politika kriminala” arbiuatu dute mobilizazioan, eta azaldu dute Turkiako gobernu faxistak erasoen gorakada justifikatu duela, PKK eta beste hainbat antolakunde kurdu Istanbulgo atentatuaren erantzuletzat hartuz.
“Iraultza bera, bere interes politikoetarako mehatxutzat izateaz gain, Turkiar gobernuak fokoa beste nonbait jartzeko beharra du herrialdeak gaur egun bizi duen egoera ekonomiko larriaren aurrean. Horrez gain, 2023. urteko hauteskundeetarako abantailazko posizio batean kokatu nahi du bere burua eta bere politika espantsionistaren jarraitzeko asmoa du, Erdoganen AKP alderdiak”, azaldu dute.
Euskal Herriko mugimendu politiko eta sozialei dei egin diete ekintza solidarioak babes ditzaten, Kurdistanen proiektu politikoaren defentsan.
Gainera, Eusko Jaurlaritza zein Espainiar gobernua interpelatu dituzte Turkiarekin dituzten harreman onak eten ditzaten.
“Kurdistan defendatzea bizitza defendatzea da, patriarkatua, kapitalismoa eta kolonialismoa era guztietan garaitzeko aukerak defendatzea da. Faxismoa ez da pasako. Defenda dezagun Kurdistan”, aldarrikatu dute elkarretaratzea bukatzeko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!