Elkarretaratzea deitu du Auzoan Bizik kide batentzako ostatua eskatzeko, ebakuntza egin ondoren “kalean gelditu ez dadin”
Orain egun batzuk salatu zuen Auzoan Bizi etxebizitza sareak Udalak «kalean eta inolako etxebizitza alternatibarik gabe» utzi zuela urgentziaz operatu berriko bizilagun bat, udal harrera ostatuak itxita dauden bitartean. Udalaren gizarte zerbitzuetara jo zuen gizonak Auzoan Bizi etxebizitza sarearen laguntzaz, eta aste baterako ostatua eskaini zioten. Medikuaren arabera, baina, sei astekoa behar du atseden osoak.
Horregatik, otsailaren 22rako elkarretaratzea deitu du Auzoan Bizi sareak, “Kalean ez dago osatzerik, vuestras políticas nos condenan” lelopean. San Anton Kaleko 12. zenbakian egingo da mobilizazioa, Gasteizko gizarte larrialdietarako zerbitzuaren egoitza parean, arratsaldeko 19:30etan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!