Ekialde Hurbileko Geopolitika Zikloa – Iran, Ardatz Txiita eta Ardatz Antiinperialista
Ekialde Hurbileko Geopolitikari buruzko zikloaren hirugarren atala argitaratu dugu Hizpidean. Kasu honetan, gaur egungo mapa politikoa ulertzeko gako batzuk eman dizkigu Gorka Menendezek, aurreko bi atalak jarraituz. Aurreko ataletan, Inperio Otomandarraren gainbehera eta ondoren ekialde hurbileko herrialde arabiarretan izandako tendentzia nagusiak aztertu genituen: alde batetik, sozialismo arabiarrean eta panarabismoan sakondu nahi izan zuten herrialdeak eta bestalde, Monarkia arabiar Islamikoen tendentzia.
Gaurkoan, Iran, Ardatz Txiita (eta Sunita) eta Ardatz Antinperiialista aztertu ditu gorkak. Iran bloke txiitaren barruan sartzen du, siriako gerratik pasata.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai:
-
Hizpidea: Ekialde Hurbileko Geopolitika Zikloa – Iran, Ardatz Txiita eta Ardatz Antiinperialista??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!