Ehunka pertsona bildu dira Eusko Legebiltzarrean Lautadako AHTren proiektuen aurka
“Gaurkoan, legebiltzarkide guztiei adierazi nahi diegu Araban proiektatuta dauden Abiadura Handiko Trenbideen aurka agertu daitezela. Gainera, Sustapen Ministerioaren aurrean proiektu honek eragingo duen sarraski ekonomiko, sozial eta ekologikoa ekiditeko prozedurak defendatzea espero dugu” adierazi du “AHTrik Ez Lautada” plataformako bozeramaile den Aritz Albainak.
Zentzu honetan, gaur egungo trenbidearen modernizazioa ikertu dezatela eskatu dute, hirugarren hariaren teknologiaz baliatuta. Modu honetan, plataformak ere eskatzen duen tren soziala bultzatu daitekeela uste dute.
Azkenik, “AHTrik EZ Lautada” plataformak dei egin die eragin zuzena izango duten gainontzeko eskualdeetako herritarrei indarrak batu ditzaten “proiektu suntsikor” honi aurre egiteko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!