EHUk 34 ikasle grebalariri irekitako espedienteak atzera botatzeko mobilizazioa Gasteizko campusean
Ehundaka gazte mobilizatu ziren ostiralean Gasteizko campusean Ikasle Abertzaleak antolakundeak deituta, Asktasun politikoa defendatu, espedienterik ez! lelopean. 2022ko martxoarenn 24ko ikasle grebaren harira 34 laguni irekitako espedienteak atzera botatzea eta “unibertsitateko kontrol soziala” amaitzeko exijitu diote EHUri.
Ertzaintzak eta segurtasun-indarrak bertaratu dire, zenbait fakultate itxi dituzte, Errektoreordetza hartu dute eta hainbat ikasle identifikatu nahiz miatu dituzte, Gedar.eus-en jakinarazi dutenez.
“Ikasle langileon eta unibertsitateko langile klaseko gainontzeko sektoreen antolakuntza politikoa bermatzeko borroka eguna da gaurkoa; askatasun politikorik existitzen ez den unibertsitatearen aurka borrokatzekoa, hain zuzen ere”, aldarrikatu du IAk mobilizazioa bukatzean.
Antolakuntza politikoaren aurkako erasoak ohikoak direla salatu dute, “oztopatu, zigortu, kriminalizatu eta, poliziaren esku-hartzearen bitartez”.
Kriminalizazioa ere arbuiatu dute: “Uunibertsitatera egunero gatozen ikasle langileon bizitzan, biolentoak ez dira gure fakultateko pintaketak edo greba bateko piketeak. Biolentoa dena da gradua amaitzeko dirurik ez izateagatik gradua utzi behar izatea, orain arte beka jaso duten familiak irizpideetatik kanpo geratu eta dirulaguntza gabe geratzea, edo ikasketak eta lana uztartu ezinean ari den ikasleak inolako laguntzarik ez izatea”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!