Eguzkik alegazioak aurkeztu ditu Garoñaren desegitea “segurua” eta “gardena” izan dadin
Ascoko zentral nuklearrean izandako istripu hilgarriaren biharamunean, Eguzki talde ekologistak salatu du Garoña desegiteko Espainiar Estuak martxoan aurkeztutako desegite proiektuak ez zituen jasotzen "ez neurririk, ez segurtasun-arriskurik, ez esperientziarik zentral nuklearretan, ez desegite-lanek pertsonen osasunari eta ingurumenari kalte egiteko arriskuarekin duten lotura".
Ascoko (Tarragona) zentral nuklearrean izandako istripu hilgarriaren biharamunean, Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak, jazotakoa deitoratzeaz gain, presazko ohar batean jakinarazi du alegazioak aurkeztu dituela Garoñako zentralaren “desegite-fase guztien informazioa eta gardentasuna eskatzeko eta, bereziki, segurtasun-neurriak eskatzeko, erabat desegin arte, eremua biziberritzeko plan batekin”.
Gogorarazi dute 2021eko martxoaren 16an argitaratu zela Estatuko Aldizkari Ofizialean Energia Nuklearreko Zuzendariordetza Nagusiaren Iragarkia, Santa Maria de Garoña zentral nuklearra eraisteko 1. fasearen proiektua jendarteratu zuena.
Proiektua aztertuta, Eguzkik ondorioztatu du proiektu horretan ez dela azaltzen “ez neurririk, ez segurtasun-arriskurik, ez esperientziarik zentral nuklearretan, ez desegite-lanek pertsonen osasunari eta ingurumenari kalte egiteko arriskuarekin duten lotura”.
Gauzak horrela, alegazioak aurkeztu ditu desegite-fase guztien “informazioa eta gardentasuna” eskatzeko eta, bereziki, segurtasun neurriak eskatzeko, erabat desegin arte. Horretarako eremua biziberritzeko plan bat ere eskatzen du talde ekologistak.
Ascoko zentral nuklearreko istripua
Pertsona bat hil eta gutxienez lau zauritu ziren atzo Ascoko (Tarragona) zentral nuklearrean izandako istripuan. Eguzkik adierazi du “zentral nuklearretako istripuak saihestu behar direla kosta ahala kosta, eta beste ezeren gainetik, herritarren eta langileen segurtasuna izan behar baita lehentasun nagusia zentral mota horietan”. Gainera, elkartasuna eta babesa adierazi nahi die familiari, lagunei eta gertukoei.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!