Eguzki plakekin hasi dira Errakaleorren, argi mozketari aurre eginez
Errekaleor auzoan hasi dira jada argi mozketari aurre egiten. Eguzki energia jasotzen duten bi plaka jarri dituzte auzoan eta horren etekinak jaso dituzte dagoeneko.
Maiatzaren 18an Iberdrolako langileek auzo osoa argi gabe utzi zutenetik, Errekaleor Bizirik proiektuko kideak egoerari buelta emateko lanean ibili dira, eta energia berriztagarrien bidez elikatzeko lehen pausoa eman dute. Hasiera xumea bada ere, eguzki energia jasotzen duten bi plaka ipini dituzte auzoan, eta horren etekinak jasotzen hasi dira, gutxinaka – gutxinaka. Liburutegia, besteak beste, martxan dago berriz ere.
Hau izan da lehen pausoa Errekaleor Bizirik proiektuaren hurrengo erronka handian. Auzoa energia berriztagarriz hornituko dutela iragarri dute, Euskal Herriko irla energetikoki burujabe handiena izateko. Ekimen hau burutzeko Euskal Herri osoaren eta nazioarteko eragile eta pertsonen babesa eta laguntza beharko dute: finantzaketa kolektibo kanpaina baten bidez eraikiko dute eta energia sistema berria. Hurrengo egun eta asteetan emango dute honen berri.
Ekainaren 3an Gasteizen manifestazio nazionala deitu du Errekaleor Bizirik mugimenduak, “Guk Argi Daukagu, Herria Bizirik!” lelopean. Errekaleor herriarena dela aldarrikatuta, herri mugimenduaren aldarri ezberdinak Gasteizera ekartzeko deia egin dute, 17:30etan Andra Mari Zuriaren Plazatik abiatuko den manifestazioan.
Erlazionatutako artikuluak:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!