EAEko Hezkuntza eta EHUko lan zentroetako garbitzaileek Lakuara eraman zituzten euren aldarriak
Eusko Jaurlaritzak Lakuan dituen bulegoetara eraman zituzten euren aldarriak atzo, EAEko Hezkuntza zentroetako eta EHUko garbitzaileek. Unibertsitateko ikasleek ere elkartasuna adierazi zieten langileei
Ikasturte hasieratik borrokari heldu diote, berriz, EAEko Hezkuntza zentroetako eta EHUko azpikontratatutako garbitzaileek. Bost urte daramate lan hitzarmen baten aldeko borrokan eta egoerak “blokeatuta jarraitzen du”. ELA, LAB, UGT, ESK eta CCOO sindikatuen babesarekin, elkarretaratzea egin zuten azpikontratetako langileek Eusko Jaurlaritzako Lakuako bulegoen aurrean. Langile talde batek Jaurlaritzaren erakinaren barrukaldera eraman zituen aldarriak.
EAEko Hezkuntza eta EHUko garbitzaile azpikontratatuek Lakuara eraman dituzte euren aldarriak https://t.co/zsqU5sYDrB pic.twitter.com/fG1sxElOMA
— LAB SINDIKATUA (@LABsindikatua) November 7, 2019
Soldataen ekiparazioa da azpikontratetako langileek konpontzea aldarrikatzen duten kontuetako bat, “langile publiko eta azpikontratatuen artean 2.200 euroko soldata-arrakala dago, eta horrekin erabat eroso dago Eusko Jaurlaritza”. Hitzarmena sinatu arte, lan baldintza duinen defentsan mobilizatzen jarriatuko dutela iragarri dute, “nazkatuta gaude eta horregatik, berriro ere, mobilizazioetara jotzea erabaki dugu”
Unibertsitateko ikasleen elkartasuna
Unibertistateko Indar Batasunak (UIB) elkartasuna adierazi zien borrokan dauden garbitzaileei eta langileen elkarretaratzera batu ziren hainbat ikasle. “Elkartasun antolatua da dugun tresnarik eraginkorrena, garbitzaileak ez daude bakarrik” adierazi dute UIBeko kideek.
Elkartasun antolatua delako tresnarik eraginkorrena. Garbitzaileak ez daude bakarrik!💪
Porque la solidaridad organizada es la herramienta mas eficaz. ¡Las limpiadoras no están solas!💪#GarbiketaBorrokan pic.twitter.com/7tXfgr2SyB
— Unibertsitateko Indar Batasuna (@UIBnazionala) November 7, 2019
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!