“Drogak, kapitalismoa eta mugimendu erradikalak” liburuaren hitzaldia
Aitor Aspuru bere liburuaz aritu da “Drogak, kapitalismoa eta mugimendu erradilakak”, uda honetan argitaratu izan dena. Drogek, kolektiboekin eta mugimenduekin duen eraginean enfokatzen du. Herri mugimenduan drogak ez direla kritikatzen aipatzen du, garai batetan horrela egin bazen ere, eta zentzu honetan, ez ditu positiboak ikusten hainbat esparrutan. Ondorioz hausnarketa batetara gonbidatzen du liburuarekin.
Liburuaren hitzaldia izango da Gasteizko gaztetxean, asteazkenean 28 arratsaldeko 19:00tan, Aitor Aspuru idazlearen eskutik.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!