Dispertsioarekin amaitzeko eskatuko dute Ruben Garate omentzearekin batera
Orain dela lau urte, Otxandioko Udalak Ruben Garate gogoratzeko mozio bat onartu zuen. Bertan, Garate hil zenetik, “sakabanaketa politikaren ondorioz hainbat euskal herritarrek bizitza galdu dutela” salatu zuten. “Kartzela politika bidegabe honen ondorioz bizitza galdu, zauritu edota edonolako sufrimendua pairatu duten guztiekin bat egiten dugu”.
25 urte zituen Otxandioko bizilagunak eta bueltako bidaian izan zen ezbeharra, dispertsioak eragindako hildakoen zerrendara beste bat gehituz.
Aurten ere, lagun eta ezagunek Motxotegi mendira irteera bat egingo dute Garate gogoratzeko. 09:30ean izango da irteera eta 13:30ean ekitaldia egingo dute Otxandioko plazan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!