Dispertsioak eragindako urteko hirugarren istripua salatu dute Gasteizen
Dispertsio politikak Ibon Goieaskoetxea euskal preso politikoaren senideen istripua eragin zuen Aste Santuan. Elkarretaratzeak egin ditu Etxerat Elkarteak hiriburuetan, tartean, Gasteizen.
Frantziako Estatuan dagoen Arlesko espetxean aurkitzen den Ibon Goieaskoetxea euskal preso politikoaren senideek ezbeharra izan zuten Aste Santuan espetxerako bidean zirenean. Dispertsioak 2018an aurten eragindako hirugarren ezbeharra izan da hau.
Ibon Goieaskoetxea euskal preso politikoaren bikotea eta bi seme-alabek istripua izan duten Toulouse inguruan, Arlesera bidean zirela. Kotxean zihoazen hiru senideak ongi aurkitzen dira, inongo zauririk gabe, baina autoa erabiltezin geratu da.
Azken istripu hau salatzeko, Euskal Herriko hiriburuetan elkarretaratzea egin ditu Etxerat elkarteak. Gasteizko Andra Maria Zuriaren plazan 100 lagun inguru bildu dira.
Sakabanaketak ia hiru hamarkada bete dituen honetan, urteko hirugarren ezbeharra salatzeaz gain, “urte luze eta gordin hauetan eragiten ari den sufrikario, odoluste ekonomiko eta biktimak oroitu nahi ditugu”, aiderazi du Etxeratek.
29 urte hauetan 400dik gora ezbehar eta milatik gora zauritu eragin ditu dispertsio politikak: “Sufrimendu guzti honen isla dira gure 16 lagun eta senideren biziak erauziak izan direla sakabanaketa politika honen erruz. Dispertsio politikaren behin-betiko amaiera exijitzen diegu estatu zein alderdi erantzuleei, euskal gizartearen aldarrikapentzat ere izanik amaiera hau”, salatu dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!