Disko berri bat eskuartean, bueltan da INDARRAP
"Firmes en nuestra posición" lan berria aurkeztu du INDARRAP Gasteizko talde ezagunak, bideoklip berri bat ere kaleratu dute. 2014an argitaratu zuten gasteiztarrek azken diskoa.
Bueltan da INDARRAP. Lan berria kaleratu berri du DJ Borda-k, El Puto Tito-k eta Fat Fish-ek osatzen duten hirukoteak: “Firmes en nuestra posición”. Taldearen betiko esentzia gordetzen duten 10 abestiz osatutako diskoa da.
Xabi Pombo (Anima Studios V.I.) arduratu da diskoaren grabaketaz eta nahasketaz. Diseinu grafikoa Aranbizkarrako Ume Trebeek sinatu dute.
Bideoklipa ere kaleratu dute diskoarekin batera: “Por cada línea” aurrerapen kanta. Gasteizko kaleetan grabatu dute bideoklipa, Gatom (Tiro Pun ekoizpenak) arduratu da edizio lanez.
Lana online deskargatu daiteke doainik, Bandcamp edo HHGroups bidez; YouTube-n eta Spotify-en ere aurkitu daiteke entzungai. gainera, INDARRAPeko kideek aurreratu duten bezala, kopia fisiko gutxi batzuk ere argitaratuko dituzte, CD eta USB formatuan.
2007an sortutako taldearen laugarren diskoa da “Firmes en nuestra posición” . Aurretik, 2014an kaleratu zuten “La Tapadera” diskoa, orain arte, beraien azken lana zena.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!