Desokupak Gasteizko erdigunean
Desokupazio enpresa batek adingabeko bat duen familia bat etxegabetu nahi duela salatu du Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Larrialdi telefono bat jarri dute martxan.
Desokupazio enpresa bat adingabeko bat duen familia bat jazartzen ibili zen aurreko astean erdigunean. Gasteizko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak salatu duenez, etxeko jabeak “Desocupacion Legal” izeneko enpresa bidali zuen familia mehatxatzera, ezin baitu legalki kanporatu iruzurra egiteagatik. Joan den astean izan zen lehenengo bisita, baina gehiago egongo direla iragarri dute.
Enpresa mota hauek familien zaurgarritasun egoeraz baliatzen direla azaldu dute sindikatuko kideek, baina argi adierazi dute aurre egingo dietela. Era berean, antzeko egoera batean dauden pertsonei beraiekin antolatzeko deia luzatu diete.
Desokupazio enpresa faxista hauek gero eta ohikoagoak dira. Aurreko astean, lau esku-hartze egon ziren Hego Euskal Herrian. Salatu dute desokupek “inpunitate osoz jarduten dutela, poliziaren eta estatuaren onespenarekin eta hedabideek zein sare sozialek anplifikatuta”. Enpresa hauek langile klasearen kriminalizazio eta familia langileen praktiken normalizazioan funtsezko papera jokatzen dutela mahaigaineratu dute, eta “faxismoaren eta diskurtso antiproletarioen aurrelariak” direla.
Sindikatuak funtsezkotzat jo du faxismoari aurre egitea “bai esparru ideologikoan, bai gure hirietako auzo eta kaleetan”. Horregatik, urtarrilaren 31n Bilbo faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren aurka egingo den manifestazioan parte hartzeko deia zabaldu dute.
Etxebizitza Sindikatua familia babesteko eta desokupazio enpresa faxistei aurre egiteko konpromisoan berretsi da. Horretarako larrialdiko telefono zenbaki bat martxan jarri dutela jakinarazi dute: 632 73 72 28. Antolakundeak adi egoteko eskatu du, “desokupak gertu ikusten badituzu” telefonora deitzeko eskatu dute. Amaitzeko mezu bat zabaldu du Etxebizitza Sindikatu Sozialistak: “Antola gaitezen faxismoaren aurka!”
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
[:es]¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
[:]
