Desokupak Abetxukon etxebizitza bat hustu duela salatu dute
Etxebizitza Sindikatuak jakinarazi du Desokupa enpresak Abetxukon jardun duela etxebizitza bat husten. Agerraldia egingo dute Erraki sarearekin batera asteazkenean, gertatutakoari buruzko informazioa eman eta enpresa hauen praktikak salatzeko.
Etxebizitza Sindikatuak zabaldu du gaur, astelehena, jakin dutela Desokupa enpresak etxebizitza bat hustu duela Abetxuko auzoan. Desokupa, bere burua “desokupazio-enpresatzat” duen talde ultraeskuindarra, ezaguna da etxegabetze estrajudizialak egiten dituelako diru truke eta indarkeria handiz jardunez.
Jazotakoari buruzko informazioa helarazteko Etxebizitza Sindikatuak prentsaurrekoa egingo du asteazkenean, uztailak 28, Erraki sarearekin batera (langileen kontrolpeko guneen defentsarako sarea), arratsaldeko 18.00etan Abetxukoko beheko autobus geltokian. Agerraldira gonbidatu dituzte auzotarrak eta interesatu oro, enpresa hauen jarduna publikoki salatzeko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!