‘Darabagu’, 2020an ospatuko den Araba Euskaraz jaialdiaren leloa
Amurrioko Aresketa Ikastolak antolatuko du 2020ko ekainean Araba Euskaraz festa.
Armentia Ikastolak lekukoa pasa ostea, Amurrioko Aresketa Ikastolak antolatuko du 2020ko ekainean Araba Euskaraz festa.
Eta urtebete falta denean, badugu lehenengo konfirmazioa, leloarena. Darabagu, hori izango da datorren urteko Araba Euskarazeko leloa. Hala iragarri dute gaur arratsaldean Amurrion izan den prentsaurrekoan. Baina, zer esan nahi du Darabagu hitzak? «Asmatutako aditza da», erantzun dute antolatzaileek, «Araban euskara bizirik dagoela erakusten duena».
Zazpi urte igaro dira Arabako Ikastolen jaia Amurrion ospatu zenetik. Orduan, 2013an, Mihian kili-kili, euskaraz ibili lelopean ospatu zen Aiaraldeko herrian Araba Euskaraz.
Bideoa: aiaraldea.eus
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!