Correos kondenatu dute langile bati kalte moralak egiteagatik
Gasteizko Lan Arloko 3. zenbakiko Epaitegiak 1.500 euro ordaintzera kondenatu du Sociedad Estatal Correos y Telégrafos SA. Lehen aldiz kondenatu dute enpresa hau kalte moralengatik, langile bati ospitaleratzerik gabeko ebakuntza kirurgikoagatiko baimena ukatzeagatik.
Epai irmoak, errekurtsoa jartzeko aukerarik gabe, aurrekari bat sortzen du enpresak bere kabuz egiten dituen baimenen aplikazioan gero eta murriztaileagoak diren erabakien eta langileei eragindako kalte moralen aurrean. Halaber, aitortzen du, bost eguneko baimena hartzeko eskubidea, eta kostuak ordaintzera kondenatzen du enpresa publikoa.
LAB sindikatuak adierazi duenez “espero dugu Correosentzako kolpe horrek enpresari gogoeta eginaraztea, eta baimenak, norberaren gauzetarako egunak, oporrak eta abar buruzagitzen aldetik inolako justifikaziorik eman gabe ukatzeko joera aldatzea”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!