Correos-eko kontratazio poltsetatik 4.000 arabar baino gehiago kanpoan gertau direla salatu du LABek
519 arabar bakarrik sartu dira Arabako lanpostuak betetzeko Correso-eko lan-poltsetara: bulegoetan, oinezko banaketa zein motorizatuan, landa zerbitzuetan edo Jundizeko sailkapen agente bezala. Zerrenda hauek 2018ko ekainaren 1ean hasiko dira martxan.
Hasiera batean, hau ez litzateke nobedade handia izango, baina LAB sindikatuak salatu duenez, 4.000 arabar baino gehiago kontratazio poltsa hauetatik kanpo geratu dira: “Correos eta Telegrafos SA sozietate publiko estatalak lan poltsa mugatuak onartu zituen, milaka arabar lan- poltsetatik kanpo utziz eta enplegu publikoa lortzeko aukera berdintasuna ukatuz”, salatu du sindikatuak.
LABen ustez, lan poltsa hauek “giza baliabideen eta enpresaren pribatizazioari begira daude diseinatuta, denbora laburrean langilerik gabe egongo baitira berriz”.
Gaineratu duenez, Arabako herritarrengan eragina izango du neurri honek: langile finkoen oporrak, bajak edo baimenak ordezkatzeko langileei kontratazio poltsetan sartzea ukatu zaie, haietariko askok 20 urteko esperientzia izan arren.
Zentzu honetan, LABek zerrenda “zabal, garden eta argiak” eskatu ditu. Honetaz gain, aldi baterako langileak eta zerbitzu hau erabiltzen dutenak errespetatzea ere eskatu du sindikatuak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!